Sartu | Izena eman

Azken berriak

Liburu denden eguna

2011tik ospatzen den ospakizun egun honetan, liburu dendak gertukoak, modernoak eta etengabe eraldatzen ari diren guneak direla erakutsi nahi da: kultura sustatzeko eta liburuen nahiz irakurketaren inguruan komunitatea sortzeko gaitasuna dutenak.

Badakizu Begikon garrantzia handia ematen diogula irakurleen komunitateari. Guzti honetan liburu dendak ere aldarrikatzeko sortu zen egun hau. Baliteke zure auzoko edo herriko liburu dendetan ekimen bereziak egotea antolatuta egun berezi honetarako: ez ezazu huts egin!

Baina liburu dendak ez ditugu soilik haien egunean bisitatu nahi. Hasi sarriago joaten gertuen duzun liburu dendara edo kutunen duzun generoko liburuak dituen horretara, ezagutzen zaituzten horretara, lagunak gomendatutako liburua erosi baino lehen orrialde batzuk irakurtzen utziko dizuten horretara...

Liburu saltzaileen lanaren garrantziaz jabetu, eman iezaiezu zuri ematen dizuten haina. Egiezu bisita! Ikusiko duzu nola batuko zaituzten irakurketak.