Sartu | Izena eman

Azken berriak

Michael Ende

Michael Ende idazleari buruz asko dakizula uste duzu?

Hona ziurrenik ezezagun zenituen bitxikeria batzuk:

  1. Ez zuen bereizketarik egiten haurrentzako eta helduentzako literaturen artean. Berak ez zuen uste hazteak bere burua aldatu zuenik, horregatik idazten zuen irakurleen adina kontuan hartu gabe.
  2. Idatzi baino lehen aktore, kabareteko gidoilari eta zinema kritikari lanak egin zituen.
  3. Bere aita margolari surrealista izan zen (Hitlerren diktaduran zehar masajista lanak egin behar izan bazituen ere). Michaelen bizitzan eta lanean eragin handia izan zuten bere aitak eta haren ingurukoek, eskultore, idazle eta margolariz inguratuta bizi izan baitzen.
  4. Michael Endek literatura maite zuen. Hori bere egitura konplexuenetan (metaliteraturan) eta irakurleari egiten dizkion keinuetan igartzen da.
  5. Bere liburuak 40 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira eta 45 milioi kopia baino gehiago saldu dira.
  6. Ende, alemanieraz, amaiera da. Michael Endek jolas moduan baliatu zuen, lanerako tresna gisa.
  7. Istorio amaigabearen zinema bertsioari uko egin zion, kredituetatik bere izena kentzeko eskatzeraino. "Nazkagarria" zeritzola esan zuen.
  8. 1973an Momo kaleratu zuen, zailtasun handiekin, istorioak egiten duen kritika sozial gogorragatik. 1974an "Alemaniako Gazte Literatura Saria" eskuratu zuen liburuak.
  9. Istorio amaigabea liburuko Vetusta Morla eta Momo liburuko Casiopea dira ziurrenik Enderen dortoka ezagunenak, baina ez dira bakarrak.
  10. Munichen, Alemania, Michael Ende Museum delakoa bisitatu dezakezu. Egilearen lanak hainbat hizkuntzatan gordetzen dituzte, bere eskuizkribu batzuk, aitaren margolanak, bere liburutegi pribatuko liburuak, eta material mota guztiekin egindako bere dortoken bilduma ere bai.

Gehiago jakin nahi zenuke? Jaitsi ezazu gure Momori buruzko infografia, zintzilikatu ikasgelan, jarri marko batean zure irakurketa txoko kutunenean edo partekatu sareetan liburuari buruzko bitxikeria guztiak.

Momo bixxikeriak