Sartu | Izena eman

Azken berriak

Gau Beltzerako liburuak

Gau Beltzerako liburuak

Saria ala ziria? Bi liburu misteriotsu, magiaz beteriko egunotarako

Hilen Eguna, Arimen Gaua, Halloween, Samhain, Magosto... Ospa itzazu guztiak, misterioz beteriko liburu birekin!

Askok diote Halloween izeneko ohitura arrotza dela euskaldunontzat. Ohitura baizik, ordea, izena da etxekoa ez duguna. Kultura askotan ospatzen dira Hilen Eguna, Arimen Gaua, Gau Beltza, kultura zeltako Samhain, Galizian ospatzen den Magostoa... Euskal Herrian ere ospatu izan da halakorik, jakina! Kalabazak barrutik hustu, begiak egin eta barruan kandela sartuta jendea izutzen aritzen ziren herrietako gazteak hemen ere, edota gabonetan egiten den moduan, etxez etxe eskean. Leku askotan ohitura zahar eta eder hori berreskuratzen ari dira. Oraindik ez diguzu sinesten? Ahotsak proiektuak jasotako lekukotza batzuk entzun ditzakezu. Saria ala ziria? Begikon bi liburuok aukeratu ditugu zure irakurketak ere misterioz beteak izan daitezen:

  • [+14 urte] MARGOLANA (Igor Elorza): Institutu batean edozer gerta liteke. Gerta liteke margolan baliotsu bat aurkitzea. Ager litezke bi gazte bazterrak nahasi nahian eta baita eskolazain ilun eta beldurgarri bat ere. Horri gehitzen badiogu elurrak geldiarazitako herria, maitasuna, komikia, Louvre museoa eta Interpola, korapilo ia aska ezina izango dugu. Izan ere, institutu batean edozer gerta liteke…


  • [+12 urte] HERIOTZA HARRIGARRIA (Toti Martinez de Lezea): Aurtengo udan, Ikerrek errekuperazio baterako ikasi behar du. Horregatik, priore-etxe lasai batera eramaten dute gurasoek. Zoritxarrez, bertan azterketa gainditu ez zion irakaslea dago. Oso deseroso eta aspertuta dago Iker, baina bat-bateko hilketa misteriotsu batek egoera guztiz aldatuko du.