Sartu | Izena eman

Azken berriak

Jazarpenaren aurka

Munstroak ipuinetan baino ez

Asmo txarrez egindako eta behin eta berriz errepikatutako jarrera oldarkor guztiak dira jazarpena. Bistako arrazoirik gabe, ikasle batek edo gehiagok beste ikasle batekiko edo batzuekiko izan ohi dute jarrera hau.

Begikon literatura jazarpenaren kontrako tresna ezinhobea izan daitekeela uste dugu. Hari aurre egiteko balia daitezkeen liburuak eta baliabideak eskaintzen ditugu horregatik.

Eskola jazarpena baldintza sozial guztietako haur eta gazteek jasan dezakete, eskola publiko nahiz pribatuetan gertatzen da, hiri handietan, baita herririk txikienetan ere.

Erasotua laguntzeaz gain, erasotzailea ere aintzat hartzea erabat beharrezkoa da, jarrera honen atzean dauden arrazoiak ezagutu eta egoera gainditzen lagunduko dioten tresnak eskaintzeko. Gainerako pertsonek ere parte hartzea oso garrantzitsua da, ez baitugu nahi egoera horien ikusle pasibo izan daitezen... jazarpenaren munstroen aurkako borrokan parte har dezaten nahi dugu. Izan ere...

Munstroak? Ipuinetan baino ez!

Baliabideak


Irakurketa gomendatuak Kartela