Sartu | Izena eman

Azken berriak

Ipuinak, poemak, antzerkia... nobelatik harago

Paul Éluard poetak idatzi eta Mulderrek X Espedientean errepikatu ohi zuen bezala, "Badira beste mundu batzuk, baina honetan bertan daude".

Literaturak bere genero ezberdinei esker egiten du distira. Nobela da guztietatik ezagun eta irakurriena, baina besteak bazterrean uzten ditugunean, artelan handiei uko egiten ari gara. Nola ulertuko genuke bizitza, antzerkirik gabe? Eta heriotza Pablo Barrioren Hankazikin gabe? Kontakizun laburrik gabe ez genuke kanpoko munduaz etxetik bertatik jakiterik... Tira, agian bai, baina ez Mundua bete ipuin liburuan Antton Irustak azaltzen digun magiarekin. Eta zer ginateke gu hitzarentzat batzuetan ezinbesteko den irudirik gabe. Matasuna zailegia da jada... ba are zailagoa litzateke!

Ausartu zuretzat ezohikoa den genero horrekin, eta nobelaz gaindiko mundu berriak ezagutuko dituzu.