Sartu | Izena eman

Azken berriak

10 idazleren ohitura bitxiak

Idazleek harrapatzen gaituzten istorioak, munduak eta pertsonaiak eraikitzeko gaitasuna izaten dute. Ez dira ordea nolanahikoak sorkuntza-prozesu hori bermatzeko idazle batzuek izan ohi dituzten ohitura bitxiak.

Hauek dira ezagutzen ditugun ohitura bitxienetako batzuk:

  1. Roald Dahl. Idazteko bere lorategiko etxolan egon beharra zeukan, bere besaulkian eserita, eta taula bat mahai gisa erabiliz. Quentin Blake bere ilustratzailea zen hara sartzeko baimena zuen pertsona bakarra. 
  2. Alejandro Dumas idazleak jantzi berak zeramatzan soinean idazten zuen aldiro: sotana gorri bat eta sandaliak.
  3. Agatha Cristiek bere tramei buruz bainontzian hausnartzen zuen, sagarrak jaten zituen bitartean.
  4. Jordi Sierra i Fabrak gidoi bat idazten du aurretiaz, eta pausoz pauso jarraitzen du leihal.
  5. Isaac Asimov idazleak 8 orduz egiten zuen lan egunero, asteaz 7 egunez. Sekula ez zituen eguneko 35 orri baino gehiago idazten eta idatzitakoa behin soilik berrirakurtzen zuen.
  6. Gabriel García Marquez idazleak ingurukoen iritzia behar izaten zuen idazten jarraitzeko. Eta, diotenez, oinutsik idazten zuen.
  7. Virginia Wolf idazleak beldur handia zion erotzeari eta txoriak elkarren artean grezieraz hizketan aditzera heldu zen.
  8. Hans Christian Andersenek hamaika fobia zituen. Bere beldurrik handienetako bat tapefobia zen edo, bestela esanda, bizirik lurperatua izateari beldurra.
  9. Isabel Allende. Bere nobelak urtarrilaren 8an idazten hasteko ohitura du. Gainera, konjuruak egin ohi ditu idazten hasi baino lehen.
  10. José Saramagok bi orri idazten zituen egunero. Eta ez zion horri koma bat gehiago ere eransten.