Sartu | Izena eman

Azken berriak

Ongi etorri Maialenen mundu txiki bezain handira!

Mundua zabal-zabala omen da. Baina badira munduan... mundu txikiagoak ere! Arretarik jarri ezean, oharkabean ihes egiten duten une, leku, istorioak.

Hain zuzen, Maialen eta bere ama bizi diren etxe txikian bada, gutxienez, leiho bat. Eta leiho horretan, gutxienez, bada arropa esekitzeko soka bat. Galtza, kulero, galtzerdi, kamiseta... bustiek haizearekin kulunka egiten dute bertan eta apurka-apurka lehortu egiten dira. Abentura zirraragarria iruditzen zaio hori Maialeni. Hori, baita arropa esekitzeko sokaren beste aldean diren leihoetako bizilagunak ere. Auzokideak eta haien bizimodua bere bihotzeko begiekin ikusten ditu berak.

Horretxegatik, Maialenek bizitzaren alderik ederrena ikus dezake leihora ateratzen den bakoitzean.

Haur eta Gazte Literaturari buruzko CLIJ aldizkarian, urteko libururik onenen artean ageri da Leire Bilbao idazlearen Leiho bat eta leiho bi. Zabaldu leiho honetako orrialdeak eta murgil zaitez Maialenen mundu txiki miresgarrian.

Lotutako egileak