Sartu | Izena eman

Azken berriak

udarako irakurgaiak 2023 Begiko

Ongi etorri, uda: zuretzako liburua daukagu

Udaberri osoan zehar izan dugu gurekin dagoeneko udako eguzkia, baina uda ez da soilik hori. Uda oporrak, izozkiak, hondartza, igerilekua eta egun luzeak ere badira. Eta, batez ere, begiko duguna egiteko denbora librea da uda: guk... begiko dugu irakurtzea!

Batzuek hautatu dute jada udan irakurriko dutena, beste batzuek ez, eta badira literaturaren ateak zabalduko dizkien liburuaren zain direnak ere. Liburujaleentzat nahiz irakurketa denbora-pasa ederra izan daitekeela ez dakiten hasiberrientzat, liburu hautaketa onenarekin gatoz. Egin ezazu topo zure udako liburuarekin! Eta bat baino gehiago nahi badituzu, ez ibili hankamotz.