Sartu | Izena eman

Azken berriak

Osasuna, laguna!

Ingurumen Osasunaren Nazioarteko Egunak berebiziko garrantzia du gaur egun. Esaldi bakar batean azalduko dizugu zergatik: ekosistemen iraunkortasuna bermatzea bultzatzen duelako, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldien osasuna ziurtatuz. 

Era berean, munduko biztanleria kontzientziatzea du helburu, gure planeta, baliabide naturalak eta bertan bizi diren espezieak zaintzeko.

Ondokoak dira osasun publikoan eragiten duten faktoreetako batzuk:

  • Erradiazio elektromagnetiko ez-ionizatzaileak: aldaketa fisiko eta patologikoak.
  • Kutsadura akustikoa: entzumen-arazoak.
  • Aldaketa metereologikoak eta urtaroei dagozkienak: alergiak, arnasketari dagozkion katarroak, erreumatismoak, bularreko angina.
  • Hezetasun aldaketak: deshidratazioa, larruazaleko lesioak.
  • Partikula esekiak: biriketako sikilosia, biriketako enfisema.
  • Erradiazio ultrabioleta: begiei dagozkien kalteak.
  • Birusak, bakteriak eta beste mikroorganismo batzuk: gaixotasun kutsakorrak.

Ezagun duzu Ekoirakurleak? Begikon dugun jasangarritasunaren aldeko kanpaina da. Irakasleen gunean eskuratu ditzakezu kanpainari dagozkion material guztiak.