Sartu | Izena eman

Azken berriak

Osasuna, lagun!

Apirilak 6 Kirolaren Nazioarteko Eguna da, eta apirilak 7, Osasunaren Mundu Eguna. Ez da kasualitatea bi egunak hain gertu egotea, ezta?

Bizitza osasungarrian pentsatzen dugunean ezinbestekoa zaigu kirola gogora ekartzea, sasoian egoteko egin dezakegun gauzetako bat baita, hain zuzen, ariketa fisikoa. Egunero eman behar ditugun 12.000 pausoak ematea, C-3PO bezala ez mugitzeko luzaketak egitea, egunean 15 minutuz ariketa egitea, gustuko dugun kirola hautatzea... baina, azken batean, garrantzitsuena gure gorputza aktibo mantentzea da. Hona hemen kirolaren onura batzuk:

  1. Osasun kardiobaskularra hobetzen du. Bihotza gihar bat da, eta beraz lanean jarraitu behar du. Kirola maiztasunez egiteak zure sistema kardiobaskular osoa hobetu dezake.
  2. Sistema inmunologikoa sendotzen du, hau da, gutxiago gaixotzen laguntzen dizu.
  3. Lo hobeto egiten laguntzen dizu.
  4. Bihotzeko gaitzak, zerebrobaskularrak, diabetesa, minbizia, kolesterola, soteoporosia... ekiditen laguntzen du.
  5. Buru osasunerako ere ona da, antsietatea eta depresioa murrizten baitu, eta kontzentrazioa eta autoestima hobetu.
  6. Pisua kontrolatzen laguntzen du. Kirola ez da soilik kaloriak erretzeko, epe luzera metabolismoa ere hobetzen du.
  7. Giharretako indarra handitzen du eta artikulazioan malgutasuna eta erresistentzia hobetu.
  8. Estresa arintzen du aldarte ona bultzatuz.

Aurreko onura guztiak gehituta, emaitza bizitza osasuntsuago eta atseginagoa da, eta hortaz, luzeagoa ere bai, ondoren proposatzen dizkizugun liburuak (kirolari lotutakoak) irakurtzeko.