Sartu | Izena eman

Azken berriak

2020ko agenda

2020ko agenda

Otsaila eta bere 28 edo 29 egunak

Otsailari agur esateko garaia da, baina agur esan baino lehen, zatoz hilabete honi buruzko hainbat datu deigarri ezagutzera.

  1. Adituek diotenaren arabera, otsail hitzaren jatorria, otso + hil (hilabete) hitzen batura da. Otsoak hilabete horretan jaisten baitziren mendietatik baserri inguruetara.
  2. Antzinako erromatarren ustetan, urtarrilak eta otsailak ez zuten izenik merezi, negu sasoiko hilabeteak direlako.
  3. 2020 bisurtea da: 366 egun ditu 365 izan beharrean. Lau urtean behin gertatzen da hori. 
  4. Hilabetero dago, gutxienez, ilargi beteko egun bat, baina otsailean batzuetan ez da ilbeterik izaten.
  5. Bisurte bateko otsailaren 29an jaiotzeko aukera bakarra da 1641en artean.
  6. Shakespeare ez zen soilik antzerkigile aparta. Irainen maisua ere bazen, eta otsaila irain moduan erabili ohi zuen: "Otsail aurpegia duzu, antzigar, ekaitz eta hodeiez betea".
  7. Otsailaren 2an Marmotaren Eguna ospatzen da. Jatorri alemaniarra duen jai honetan, marmota edo muxar batek negua luzea izango den ala udaberria aurreratuko den iragarri ohi du. Marmota bere kobatik atera eta eguraldia lainotuta badago, udaberria gerturatzen ari den seinale. Ordea, marmota kobatik atera eta eguna eguzkitsua izanik itzalera itzultzen bada, negua 6 aste gehiago luzatuko da.
  8. Inauteriak ere ospatzen dira otsailean. Garizuma hasi aurretik ondo pasatzeko eta ospakizunetarako aitzakia zen inauteria hasiera batean.