Azken berriak
05-06-2023
#PlastikoakEragindakoKutsadurarikGabe
#PlastikoakEragindakoKutsadurarikGabe bizitzea defendatzen dutenekin bat egiten dugu ekainaren 5 honetan!
Urtero munduan 400 milioi tona plastiko ekoizten dira. Material horrek guztiak erabilera bakarra izango du, zaborretan amaitu baino lehen. Zabor horretatik 11 milioi tona inguru heltzen dira urtero ozeanoetara eta zifra hori hirukoitza izan daiteke 2040rako. Ondorioz, itsasoko eta kostaldeko 800 espezie inguruk jasango dute kutsadura, plastikoa irensteagatik, harrapatuta gelditzeagatik edota plastikoak sortutako bestelako arrisku batzuengatik.
Ekonomia zirkularra izan daiteke hori geldiarazteko moduetako bat: ozeanoetara heltzen diren plastikoak %80 murriztea 2040rako; %55ean murriztea plastiko berrien ekoizpena; gobernuek 70.000 milioi dolar aurreztea 2040 baino lehen; berotegi efektua duten gasen emisioak murriztea %25ean; eta 700.000 lanpostu berri sortzea, bereziki munduaren hegoaldean.
Krisi honi aurre egiteko beharrezkoa da gobernuek eta sektore pribatuak neurri eraginkorrak hartzea. Horregatik, Ingurumenaren Mundu Egunean mundu osoko txoko guztietan abiarazi behar dira ingurumenarekiko eraldatzaileak izango diren neurriak. Izan zaitez lekukoa hartzen lehena.
Ekoirakurleak gara
Lotutako albisteak