Sartu | Izena eman

Azken berriak

Plastikozko poltsak, iraganeko hotsak

Plastikozko Poltsarik Gabeko Nazioarteko Eguna

Plastikoa egunerokoan gehien erabiltzen den materialetako bat da. 1980an baino %900 gehiago produzitzen zen iaz, 2020an. Eta guzti horretatik soilik %30 birziklatzen da.

Material horrek gauza asko erraztu ditu, baina zein preziotan? Datu hauek ezagutu nahi izango dituzulakoan gaude:

  • Minuturo milioi bat plastikozko botila saltzen dira munduan.
  • Botila bakoitzak 450 urte behar ditu deskonposatzeko. Ez bada egurats zabalean, 1000 urte inguru behar izatera hel daiteke.
  • Plastikozko botila bat birziklatzen dugunean bonbila bat 6 orduz piztuta izateko haina energia aurrezten dugu.
  • Horrela jarraitzekotan ozeanoek 2050erako arrain baino plastiko gehiago izango dute.
  • Ibai eta erreketatik itsasora heltzen den plastikoaren %86 Asian dago pilatuta.
  • Kutsadura dela eta, 5gr. plastiko inguru jaten dugu astero, kreditu txartel bat ia.

Ikusi al dituzu plastikozko itsasoen irudiak? Bideoa ikusi ostean naturan gehiago pentsatzen hasiko zara: https://www.youtube.com/watch?v=hoD3ghHhqq8

Guzti honi aurre egin nahi badiozu gure Erronka Ekoirakurleari hel dieziokezu. Izan zaitez etxeko heroia, zure auzoko ohorezko kidea, ikasgelako izarra.

Aldaketa liburuetan hazten da. Ekoirakurleak gara.