Sartu | Izena eman

Azken berriak

Txakurraren buztana tente!

Inuzente Eguna bi ospakizun itxuraz kontrajarriri zor diegu, izatez elkarrekiko harreman estua baldin badute ere.

Alde batetik, kristautasunak egun hau Herodes Erregearen agintaldian hil ziren haurrak ohoratzeko baliatzen du: Jesus jaioberria bizi zedin ekiditeko ahaleginean, soldaduak bidali baitzituen 2 urte baino gutxiago zituzten Belengo haur guztiak hiltzera.

Bestetik, jendeari adarra jotzeko eta txantxak egiteko ohituragatik ere ezagutzen dugu gaurko eguna. Inuzente deitu ohi diegu gure txantxak sinetsi dituzten pertsonei.

Partekatu nahi al duzu gurekin txantxarne bat? Egizu sare sozialen bidez @begiko_zubia etikeatuz.