Sartu | Izena eman

Azken berriak

Uda sinestezina igarotzeko irakurketak

Badator uda, eskolak bukatzear dira, beroa iristen ari da, jolasteko denbora librea ere bai, denbora-pasan ibiltzeko, dibertitzeko eta bidaiatzeko garaia dator.

Bai, bai, bidaiatzekoa. Izan ere, zure auzotik atera gabe ere bidaiatu dezakezu, maletarik eta pasaporterik gabe gainera. Horretarako sekretua kontatuko dizugu, ondoko pausoak jarrai itzazu, huts egin gabe:

  1. Hartu liburu bat (zein hartu ez badakizu, zuretzat liburu sorta bat hautatu dugu, maitasun handiz).
  2. Hautatu liburua irekitzeko leku bat.
  3. Utzi pentsatzeari eta ireki istorioari zure bururako sarrera. Nabaritu al duzu beste mundu batean zaudela?

Soilik gogoan izan ezazu gomendio hau: ez kontatu inori zein den zure helmuga. Ixoooo!