Sartu | Izena eman

Azken berriak

Udaz gozatzeko 5 plantzar

Oraindik ez dakizu zer egingo duzun uda honetan? Begikon badugu denbora libre hori xahutzeko ideia bilduma. Adi honi:

  1. Ez ahaztu izozkia jatea. Bilatu zure auzoko, aiton-amonen herriko, kanpineko, parkeko... izozki-denda onena eta jan ezazu behingoz aspalditik buruan zenerabilen izozki hori.
  2. Klasiko hilezkor bat: udako aire zabaleko zinema-gauak.
  3. Piknik bat antolatzeko garai aproposa da. Hondartzan ala mendian, hori da gutxienekoa. Garrantzitsuena ongi pasa eta modu orekatuan jatea da.
  4. Astirik ez duzulako egiten ez duzula diozun hori? Orain duzu horretarako garaia: ikasi kuzinatzen, gelditu urrun bizi diren lagunekin, idatzi eguneroko bat, hobetu zure igeriketaren estiloa...
  5. Topatu leku egokiena, itzal gehien duena, erosoena, lasaiena, liburu hori irakurtzeko. Oraindik zein izango den ez badakizu, gure udako liburu aukeraketak lagunduko dizu.