Sartu | Izena eman

Azken berriak

Andrés Guerrero idazle eta ilustratzailea

Andrés Guerrero idazle eta ilustratzailea

Zer dakizu... Andrés Guerrero idazle eta ilustratzaileari buruz?

Beratxek egindako liburuen idazle eta ilustratzaile bilakatu da Andrés Guerrero. Horretarako, bere esanetan, bide luzea ibili behar izan badu ere.

  • Extremaduran jaio zen, baina 8 urte zituela Madrilera eraman zituen bere koloretako lapitzak, bere familiak hara joatea erabaki zuenean. Orduan erabaki zuen berak ilustratzailea izan nahi zuela.

  • Liburuz inguratuta hazi zen, baina, ziurrenik, bere amonak irakatsi zion liburuak maitatzen, hura baitzen kafea egiten zuen bitartean liburuak irakurtzen zizkiona.

  • Ilustrazioa bere ogibide bakar bihurtu baino lehen, elektronika teknikari izan zen bederatzi urtetan zehar.

  • Txisteak marraztuz hasi zen, komiki aldizkarietako orrialde solteak eginez, publizitaterako marraztuz, baita puzzle eta denbora-pasak sortuz ere. Marrazki bizidunetan ere egin zuen lan, “Pottokiak” edo “Lucky Luke” bezalakoetan.

  • Bere lehen liburua Un perro negro, grande y peludo da, eta 1990ean argitaratu zuen. Ordutik hamaika obra idatzi ditu haur eta gazteentzat.

  • Akuarelekin eta tintarekin lan egitea gustatzen zaio, baina bere teknika gustukoena arkatza da. «Ahalko banu, arkatzez eginda utziko nituzke liburu guztiak» dio.

  • Bere txikitako libururik gogokoenak Oihaneko Liburua eta Tom Sawyerren abenturak dira.

  • Mota guztietako musikarekin lan egitea gustatzen zaio, klasikoarekin izan ezik. Urduri jartzen da musika klasikoarekin!

  • 2009an CCEI Ilustrazio saria irabazi zuen, eta 2019an Gran Angular Saria irabazi du. Ziur dakigu ez direla bakarrak izango.

  • Egun Madrilgo mendilerroan bizi da, mendi erdian, bere familiak, zaldiek, zakurrek eta katuek inguratuta.