Sartu | Izena eman

Azken berriak

Gianni Rodariri buruzko hamar gauza

Gianni Rodariri buruzko hamar gauza

Zer dakizu...? Gianni Rodariri buruz

Ba al dakizkizu Gianni Rodariri buruzko hamar gauza? Ea hauek ezagutzen dituzun:

  1. Bibolina ikasi eta lagun batzuekin tabernetan jo ohi zuen, amak hori egiteari uzteko eskatu zion arte.
  2. Magisteritza ikasi berritan, Alemaniatik ihes egindako familia judutar baten tutore izan zen Italiako herri batean.
  3. Gerora, beste etxe eta eskola askotan izan zen irakasle. Bere hitzetan, irakasle lanetan hasi zenean oso gaztea zenez, bere eskolak ez ziren «kalitate onekoak», baina ikasleei fantasia eta irudimena erabiltzen uzten zien eta horrek asko lagundu zion bere istorioak idazteko.
  4. Bigarren Mundu Gerran gora-behera asko bizi izan zituen: lana lortzeko Italiako Alderdi Nazional Faxistan eman behar izan zuen izena. Ordea, bere anaia Alemaniako kontzentrazio-esparru batean giltzapetu ondoren eta bere bi lagunik onenen heriotzen berri izandakoan, Italiako Alderdi Nazional Komunistaren kide egin zen.
  5. Aldizkarietan hasi zen bere lehen idazlanak argitaratzen, Francesco Aricocchi ezizenarekin.
  6. Ipuinak idazteaz gain, kazetari lanak ere egin zituen.
  7. Bere lanik txalotuena Gramática della fantasía da, irakasle zein gurasoei zuzendutako lana. Bertan, fantasiari eta istorioak sortzeari buruz dihardu.
  8. Hainbat sari jaso zituen Rodarik. Horien artean, Hans Christian Andersen entzutetsua. Sari hori jaso duen idazle italiar bakarra da.
  9. Le avventure di Cipollino eleberrian, fruta eta barazkiak dira protagonista. Liburu horrek arrakasta itzela izan zuen Errusian eta liburuan oinarritutako marrazki bizidunak sortu zituzten.
  10. Begikon, Gianni Rodariren Eurigilea eta Ipuin hautatuak, aldrebes kontatuak! liburuak topa ditzakezu, euskaraz eta irudi ederrez lagunduta.

Lotutako egileak