Sartu | Izena eman

Azken berriak

Toti Martínez de Lezea

Toti Martínez de Lezea

Zer dakizu... Toti Martínez de Lezeari buruz?

Ba al dakizkizu Toti Martinez de Lezeari buruzko hamar gauza hauek? Has gaitezen!

  1. Hizkuntza asko dakizki Totik. Ingeles, frantses eta alemaniera itzulpen ikasketak egin zituen.
  2. Euskaraz ere badaki, noski, baina euskaldun berria da. Eredugarria!
  3. Literaturan, genero historikoa jorratzeagatik da ezagun. Bere obra gehienak Euskal Herriko txoko ezberdinetan kokatu ditu idazleak.
  4. Toti Erdi Aroan sortua izan balitz "Txiroa, eta sorgintzat hartua nahiz egotzia" izango litzateke. Haren ustez, "horrelakoa zen jende gehiena garai hartan, eta pertsona horien ondorengoak baizik ez gara gu".
  5. Kukubiltxo Bizkaiko antzeki talde ezagunaren sortzaileetako bat da. Gainera, antzerki talde horrek lankidetza bat egin zuen Oskorri taldearekin. Nork ez ditu entzun Oskorriren kantu zoragarriak?
  6. Antzerkian soilik ez, eta telebistan ere aritua da.
  7. Aurreko biak kontuan hartuta, noski, aktore moduan ere egin du lan.
  8. Euskadiko Zilarrezko Literatur saria eman zioten 2000. urtean.
  9. 1998an bere lehen eleberria argitaratu zuen: La calle de la judería. Liburu hark egin zuen ezagun idazle gisa.
  10. Eleberri historikoak, gazte literatura, euskal kondairak... Horiez gain etxekoandreei buruzko kontakizun dibertigarri bat ere badauka argitaratuta. Hain zuzen, emakumeen eskubideen alde asko esan duen idazlea da.

Badakizu zerbait gehiago Toti Martínez de Lezeari buruz? Idatzi zure ekarpena gure sare sozialetan: Facebook eta Twitter.