Sartu | Izena eman

Azken berriak

Zer dakizu... Elena Odriozola ilustratzaileari buruz?

Elena Odriozolaren ilustrazioak ziur noiz edo noiz eskuen artean izan dituzula. Baina ba al dakizkizu berari buruzko hamar gauza hauek?

  1. Aita eta aitona margolariak izanik, txiki-txikitatik izan zuen artearekiko lotura eta maitasuna.
  2. Ez zen baina hasiera batean ilustrazioaren munduan bat-batean murgildu.
  3. Lehenengo Artea eta Dekorazioa ikasi zituen...
  4. ...ondotik Publizitate Agentzia batean lan egiteko.
  5. 1997an hartu zuen ilustrazioak bere bizitza profesionalaren lema.
  6. Ordutik liburuak ilustratzen aritu da, gehienbat haur eta gazte literaturan, arrakasta handiarekin!
  7. Hain zuzen, arrakasta horri esker hainbat ilustrazio erakusketa entzutetsutan hartu du parte eta hainbat hizkuntzatara itzuli dira berak ilustratutako lanak.
  8. Bere ilustrazioek gaitasun handia dute testuak kontatzen duena irudikatu eta hauspotzeko.
  9. Kolore gutxi batzuekin eta lerro markatuekin lortzen du hori.
  10. Elena Odriozolak horrekin aski baitu istorioa bera marrazkien bidez kontatzeko!