Sartu | Izena eman

Azken berriak

Esti Vivanco idazlea

Esti Vivanco idazlea

Zer dakizu... Esti Vivanco idazleari buruz?

Ba al dakizkizu Esti Vivanco idazleari buruzko hamar gauza hauek? Has gaitezen!

  1. Bizkaitarra da... Bilbokoa, hain zuzen ere!
  2. Ingeles Filologiako ikasketak egin zituen...
  3. ...baina horrekin aski ez, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan irakasle izateko masterra ere egin zuen.
  4. Horretxegatik dihardu gaur egun irakaskuntzan, idazle izateaz gain.
  5. Eta zer irakasten duen? Bada ingelesa!
  6. "Betidanik" izan omen du Vivancok idazteko eta irakurtzeko zaletasuna.
  7. 2014. urtean kaleratu zuen haurrentzako lehen liburua eta ordutik beste hainbat liburu ere argitaratu ditu idazleak.
  8. Begikoko bilduman topatu dezakezun Egun gorriak liburuan gizartean den berdintasunarekiko kezka islatu nahi izan du.
  9. Eta liburuaren izenburuak zerekin du zerikusia? Asmatu duzu, bai: hilerokoarekin du zerikusia.
  10. Ikusi al duzu Esti Vivancok bere liburua aurkezteko egin zuen bideoa? Hemen behean topatuko duzu. Ez ezazu galdu!