Sartu | Izena eman

Azken berriak

Jasone Osorori buruzko 10 gauza

Jasone Osorori buruzko 10 gauza

Zer dakizu... Jasone Osoro idazleari buruz?

Hona hemen Jara bildumaren idazleari buruzko hamar gauza. Ba al zenekizkien?

  1. 2001. urtean jakin zuten Euskal Herriko nerabeek Osorok sortutako Jara pertsonaiaren berri, baina ordurako Jasone Osorok bazituen beste lan batzuk argitaratuta.
  2. Helduentzat idazten zuen Jararen unibertsoan murgildu baino lehen.
  3. Eta 2000. urtean argitaratutako Korapiloak liburuarekin Zilarrezko Euskadi Saria eskuratu zuen.
  4. Ikasketei dagokienez, kazetaria da Osoro.
  5. Hain zuzen, hainbat hedabidetan egin izan du lan.
  6. Telebistaren barrenak ongi baino hobeto ezagutzen ditu: aurkezle, erredaktore eta gidoilari lanak egin baititu hainbat saio eta telesailetan.
  7. Telebistarekiko harremanak bizi-bizirik dirau egun, besteak beste, Go!azen telesail arrakastatsuko liburuen egilea baita.
  8. Idazlea elgoibartarra da jaiotzaz.
  9. Lau urtez izan da Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria.
  10. Eta Jarara itzulita, pertsonaia hau protagonista duten liburuek behin baino gehiagotan jaso dute Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatutako Juul saria, irakurleek hala erabakita. Zuek hala erabakita!

Zer gehiago dakizu Elgoibarko idazle ezagunari buruz?