Azken berriak
18-11-2021
Zergatik zergatik?
Filosofiaren Mundu Eguna.
Jakinmina ikertuz, behatuz eta ikasiz zerbait jakin nahi izatea da. Berezkoa da haurtzaroan eta hura bultzatzeak umeek beren kabuz ikasi nahi izatea eragiten du, jakinmina baita ikasteko beharrezkoa den lehen pausoa. Helduentzat, ordea, haurren jakinmina ez da beti unerik onenean azaltzen eta batzuetan erabat nekagarria da. Zergatik? Zergatik? Zergatik? Mailu ikaragarri bat bezalakoa da batzuetan helduentzat galdera hori, eta ez dira ohartzen «ez izan astuna, ez galdetu gehiago, utzi galdetzeari» bezalakoak erantzuteak egoera okertu baizik ez duela egiten.
Umeak ikusten eta mugitzen hasi orduko hasten dira kuxkuxean ibiltzen, beren inguruko mundua ezagutzeko modua baita hori. Berezko jakinminarekin jaiotzen gara, jakinmina bizirauteko senarekin lotuta dagoelako. Jakinmina interesa eta motibazioa da. Bultzatu nahi duzu? Hona aholkutxo batzuk:
- Erantzun txikienen galdera guztiei. Zerbaiti erantzuten ez dakigunean, erantzuna bilatzen lagunduko diegu, liburu batean, Interneten, egunerokotasunean... bilatuz.
- Kontatu asmakizunak umeei haien sormen gaitasuna garatzen laguntzeko.
- Errutinak jakinmina eta gauza berriak ikasteko gogoa hiltzen ditu, horregatik gomendagarria da batzuetan ustekabeko gauzak egitea.
Haurtzaroan jakinmina garatzen dutenek behatzeko gaitasun hobea izango dute, azkarrago ikasiko dute eta gogo handiagoa izango dute ikasteko.
Begiratu liburuok eta esaidazu ez al diren haurren jakinmina pizteko erregai ezinhobeak:
Liburu gomendatuak