Sartu | Izena eman

Azken berriak

Ziria ala saria?

Beste behin ere egingo dizugu galdera: ziria ala saria? Ez da erraza erantzuten, baina ba al dakizu nondik datorren galdera hau?

Esaeraren jatorri historikoan Jack O'Laternen legenda dago: deabruak berekin infernura eraman nahi izan zuen alproja irlandarrarena. Taberna batean whiskia edaten ari zela jakinarazi zionez deabruak bere patua, Jackek azken erronda bat eskatu zion deabruari. Erronda bukatutakoan, zalantzan jartzen hasi zen benetan deabrua ote zen bere burua hala aurkeztu zuen hura, eta froga gisa, deabrua edariak ordaintzeko txanpon bilakatu zen. Jackek txanpona hartu eta poltsikoan gorde zuen bere arrosarioarekin batera. Deabruak, preso, tratu bat eskaini zion: urtebetez bizitzen utziko zion, berriz harengana itzuli baino lehen.

Urtebete beranduago deabrua itzuli egin zen, baina berriz ere zirikatu zuen Jackek: azken sagar bat eskatu zion. Deabrua arbola batera igo zen sagarraren bila, eta Jackek gurutze bat zizelkatu zion enborrean. Berriz ere eskaini zion tratu bat deabruak: 10 urtez utziko zuen bakean.

Baina urte horietan Jack hil egin zen. Ez zuten Zeruan onartu, bekatari itzela izateagatik, ez ordea Infernuan ere. Kontatzen denez, Jack, ordutik, noraezean dabil bi munduen artean, ziria ala saria eskainiz harekin topo egiten duten guztiei. Jackek, gainera, deabruak infernutik botatzeko jaurti zizkion txingarrez betetako kalabaza batekin argitzen du bidea gauetan.

Gau Beltz honetan ongi pasa nahi baduzu, ez galdu Gau Beltza eta ahanzturaren pasabidea.