Sartu | Izena eman

Azken berriak

Zure herriko Liburu Azokan gozatzeko 7 gomendio

Urteko sasoi honetan herri askotan izaten dira Liburu Azokak. Gomendio hauek partekatu nahi ditugu zurekin!

  1. Begiko dituzun idazleek sinadurak noiz emango dituzten begiratu.
  2. Joan erosi nahi dituzun liburuen zerrenda batekin.
  3. Eraman motxila bat zure erosketak sartzeko.
  4. Jakin non jarri dituzten postuak zure gustuko liburu-denda, argitaletxe edo bestelakoek.
  5. Edan ur asko! Oharkabean denbora asko igaroko duzu zutik eta agian eguzkipean.
  6. Liburu-saltzaileei gomendioak eskatu. Horretan ez dago garaituko dituenik.
  7. Gozatu, partekatu, irakurtzeak batzen baikaitu.