Sartu | Izena eman

Azken berriak

Inprenta

Zure liburua Begikok argitaratzea nahi duzu?

Begiko dugu liburu berrien usaina. Eta begiko ditugu idazleak, beren baitako haur eta gaztearekin lotura estua dutenak, luma zorrotzak eta literatura bidailagun dutenak. Horietako bat bazara, zure originala irakurri nahi dugu. Istorio kutunekin topo egin eta horiek argitaratzeko irrikaz gaude.

Zure originala bidaltzen diguzunean, ez ahaztu ondoko informazioarekin batera helaraztea:

  • Izenburua
  • Zein adinetarako idatzita dagoen istorioa
  • Gai nagusia
  • Sinopsia
  • Irakurgaiaren balioak
  • Idazlearen datuak (lehenago zerbait argitaratu baduzu, jarri erreferentzia bibliografikoak)
  • Harremanetarako datuak

Bidali zure proposamena ondoko helbidera: begiko@santillana.es

Laster arte!