Sartu | Izena eman

Antton Irusta

Derioko Mintegian egin zituen Irakasle-ikasketak eta Deustuan Euskal Filologiakoak. Egun, Urretxindorra ikastolan dihardu euskara eta literatura irakasle, eta ipuinen lantegian arduradun.

Antton Irusta Bilbon jaio zen 1963an. Derioko Mintegian egin zituen Irakasle-ikasketak eta Deustuan Euskal Filologiakoak. Egun, Urretxindorra ikastolan dihardu euskara eta literatura irakasle, eta ipuinen lantegian arduradun. Telebistan ere, Canal Bizkaian, Kontu Kontari programa egiten du. Zenbait argitalpen: Kontalaria, Desclee de Brouwer, 1996; Katxin, Alfaguara-Zubia, 1997; Luki barrabasa, Gero-Mensajero, 1998; Han hemengo ipuinak, Ibaizabal-Edelvives, 1999; Lau haizetara kontari, Desclee de Brouwer, 2000; Autumautuan, Gero-Mensajero, 2001; Txistu eta danbolin, Ibai zabal, 2002; Olentzero, Gabonetako ipuina, Ibaizabal, 2002.