Sartu | Izena eman

Antton Kazabon

Ikasleei irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan, irudiz jositako kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen orain dela ia 30 urte. Guztira 90etik gora liburu kaleratu ditu orain arte, gehienak haur eta gazte literaturakoak.

Antton Kazabon Amigorena Oiartzunen jaio zen 1954an. Irakasle-ikasketak egin zituen eta herriko Haurtzaro ikastolan hasi zen lanean. Gipuzkoako Ikastolen Elkartean ere egin du lan “Bertsolaritza ikastetxeetan” izeneko proiektuan, ikasmateriala sortzen, irakasleak prestatzen eta bertso-eskolak koordinatzen. Ikasleei irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan, irudiz jositako kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen orain dela ia 30 urte. Geroztik genero gehienak landu ditu oiartzuarrak: narrazioa, poemak, bertsoak... Guztira 90etik gora liburu kaleratu ditu orain arte, gehienak haur eta gazte literaturakoak.