Sartu | Izena eman

Ayesha L. Rubio

Txikitan etengabe marrazten zuen, bere marrazkien euskarri gisa zer aukeratzen zuen erreparatu gabe, bere senideen kalterako...

1981. urteko arratsalde batez Madrilen jaioa. Txikitan etengabe marrazten zuen, bere marrazkien euskarri gisa zer aukeratzen zuen erreparatu gabe, bere senideen kalterako... Bere aitonak zaldiak marrazten irakatsi zion, baita, bere marrazkiak paperera mugatzen ere. Arte Ederrak ikasi zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Ingalaterran bukatu zituen ikasketak, Leeds-en zehazki. Bartzelonan, ilustrazioa hautatu zuen espezializazio gisa eta bertan hasi zen ilustratzaile lanetan, Espainiako eta munduko hainbat argitaletxerekin elkarlanean. Egun, Londresen bizi da. Zorioneko sentitzen dela dio, begikoen duena duelako lanbide: marraztea.