Sartu | Izena eman

Donostian jaioa 1967an. Artea eta dekorazioa ikasi zituen eta hasiera batean publizitate agentzia batean egin zuen lan. 1997tik aurrera ilustrazioan jardun du, liburuak ilustratuz, arrakasta handiarekin, gehienbat haur eta gazteei zuzendutako argitalpenetan. Bere sorkuntza lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira. Ilustrazio erakusketa entzutetsuetan ere parte hartu izan du.

Nabarmentzekoa da bere lana berritzeko duen gaitasuna, berezko ildo koherentea jarraitu duelako, baita bere obraren ahalmen narratiboa ere. Bere estiloa liburu bakoitza interpretatzeko duen abileziagatik bereizgarria da, bere ilustrazioek istorioa bera definitzeko duten moduagatik. Itxuraz modu sinplean egiten du hori, lerro markatuekin eta kolore gutxirekin.