Sartu | Izena eman

Azken berriak

Liburuaren hilabetea

Liburuaren hilabetea

Liburuen hilabetea

Apirila ez da sekula izan hilabete samurra gure arbasoentzat. Euria dela, egunak lau urtaro dituela, hotza, gosea... Lurra oraindik ez da erabat esnatu eta eguraldia erotu dela dirudi. Guk ez dakigu hori zer den, baina badakigu zein gozo egoten den aterpean, liburu bat eskuetan, kanpoan sekulako zaparrada dagoenean. Eta eguzkia atera dela? Bada, irakurtzen dugu kalean! Guk beti badugu aitzakiaren bat edo beste liburu on bat irakurtzeko.

Ba al dakizu apirilean ospatzen direla Haur eta Gazte Literaturaren Eguna eta Liburuaren eta Egile Eskubideen Eguna. Istorioz, magiaz eta letraz beteriko hilabetea da. Eta guk zurekin ospatu nahi dugu. Zer egin dezakegu liburuaren hilabetea behar bezala ospatzeko?

  1. Irakurketa maitatzen irakatsi diezaiokegu norbaiti. Ahalegindu gaitezke idazleen, liburuzainen, editoreen, ilustratzaileen, kazetarien... lana aintzat hartzen.

  2. Munduko Egunoi buruz idatzi eta hitz egin dezakegu.

  3. Sareetan norbaiti liburu bat eskaini diezaiokegu, liburu bateko aipu bat elkarbanatu dezakegu edota selfie bat atera liburu batekin.

  4. Gure senide, lagun, bikotekide, lankide, auzokide bati liburu bat oparitu diezaiokegu.