Sartu | Izena eman

Azken berriak

Museoen Gaua 2019

Museoen Gaua 2019

Museoen Gaua 2019

Maiatzaren 18an Museoen Gaua ospatzen da munduko txoko askotan. Mota askotako museoak daude, baina guk arteari lotutakoak ekarri nahi ditugu gogora. Literatura ere tresna ezinhobea da artea lantzeko... lehenik eta behin: literatura bera artea delako!

4 urtetik gorako haurrentzat:

Ezagutzen al duzu Arte Begiko saila? Malevitx margolariaren hirukiak jainkosa izan nahi du, mundua babesteko. Mondrian margolariaren artelan batean, Tartalo izan nahi duen lauki gorri bat dago. Paul Klee margolariaren artelaneko orbanak pirata izan nahi du, gurarien zuhaitzeraino iristeko. Formak, koloreak, materialak ezagutzeko prest? Liburu dibertigarri hauekin artearen mundu harrigarria ezagutu ahal izango du irakurleak.

14 urtetik gorako gazteentzat:

Igor Elorzaren Margolana liburuak txundituko zaitu. Institutu batean edozer gerta liteke. Gerta liteke margolan baliotsu bat aurkitzea. Ager litezke bi gazte bazterrak nahasi nahian eta baita eskolazain ilun eta beldurgarri bat ere. Horri gehitzen badiogu elurrak geldiarazitako herria, maitasuna, komikia, Louvre museoa eta Interpola, korapilo ia aska ezina izango dugu. Izan ere, institutu batean edozer gerta liteke…