Sartu | Izena eman

Azken berriak

Astelehen urdin batean...

Astelehen urdin batean...

Urteko astelehenik tristeena? Guk badakigu nola egin aurre horri

"Izar betaurrekodunak begi trebez itsasoan jartzen dira, astelehen urdin batean..." kantatu ohi zuen Itoiz taldeak, eta ez dakigu erabat ziur zergatik, baina Astelehen Urdina edo Blue Monday delakoa mundu mailako fenomenoa omen da: urteko astelehenik tristeena! Hari aurre egiteko gomendio batzuk eman nahi dizkizugu... musutruk!

  • Irribarre egin. Ez zaude aldarterik onenean, badakigu, baina egin gutxienez pertsona bati irribarre bat eskaintzeko ahalegina. Irribarreak gaixotasun kutsakorrak dira.
  • Jan ezazu zerbait gozoa. Asko kostatu zaizu Gabonetako jaki gozoak alde batera uztea, baina batek ez dizu kalte egingo. Erosi litxarreriaren bat, ziur eguna apur bat alaituko dizula.
  • Entzun zure kanturik gustokoena. Ostiral arratsaldean jarri ohi duzun hori, bai, aldaka mugiarazten dizuna.
  • Lagunez inguratu. Norbaiti telefono dei bat zor diozu? Gaur egun egokia da lagun horri hots egiteko.
  • Irakurri (hau da gure aholku kutunena). Zure gogo-aldartea edozein izanda ere, liburu bat da medizinarik onena. Behean topatuko dituzu astelehen ilun honi aurre egiteko moduko hainbat.

Zerrenda honetako gomendio bakar batek ere eguna apur bat argitzeko gaitasunik izan ez badu, gogoratu bihar dela Besarkadaren Nazioarteko Eguna. Guk gurea aurretiaz emango dizugu: besarkada erraldoi bat zuretzat!