Sartu | Izena eman

Azken berriak

Liburutegien Eguna

Liburutegien Eguna

Zergatik dira gaur egun garrantzitsuak liburutegiak?

Interneten garaian... liburutegiak? Zergatik dira oraindik ere garrantzitsuak?

  1. Interneten ez dago dena. Den-dena sarean dagoela uste zenuen? Ez horixe! Eta are gutxiago gurea bezalako hizkuntza batean. Euskaraz gero eta eduki gehiago daude Interneten, baina idatzi diren liburu, ipuin, artikulu... guztiak ez daude sarean. Horietako asko, ostera, liburutegietan topatu ahal izango dituzu.
  2. Liburutegia doan da! Horrek esan nahi du edozein pertsonarentzat eskuragarri dagoela liburutegi bateko informazioa. Arrazoi duzu: eta irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak, zer? Tira, zorionez, Irakurketa Erraza, esate baterako, liburutegiko apaletan leku handiagoa hartzen ari da egunetik egunera.
  3. Liburutegia ez dago Interneten, baina Internet bai liburutegian.
  4. Liburutegian ez daude soilik liburuak. Ikasi daiteke, ipuin-kontalari bat entzun, filmak maileguz hartu, antolatzen dituzten ekintzetan parte hartu.
  5. Liburuzainak zuri laguntzeko daude. Irakurri nahi duzun liburua bilatzen lagunduko dizute, gomendioak eman, liburutegia txukundu, liburu berri zirraragarriak erosi...
  6. Ederrak dira eta inspiratu egiten gaituzte. Liburuz inguratuta zaudenean, ez al zaizu hori gertatzen?
  7. Auzoa indartzen dute. Topaleku direnez, bestela elkar topatuko ez luketen pertsonak batzen ditu liburutegiak.

Gutxi iruditu zaizu? Bota zurea, ziur liburutegiak begiko izateko hamaika arrazoi otuko zaizkizula.