Sartu | Izena eman

Azken berriak

Zergatik ospatzen dugu Liburutegien Nazioarteko Eguna?

Ez zitzaizun burutik pasa ere egingo, baina gerran du bere jatorria Liburutegien Nazioarteko Egunak.

Ondo dakigu gerrek ez dutela ezer onik ekartzen, baina ba al zenekien Liburutegien Eguna Balkanetako 1992ko gerraren ondorioz, Sarajevoko liburutegiaren suntsiketa gogorarazteko ospatzen dugula?

1992ko suteak milaka liburu eta hainbat inkunable suntsitu zituen. Hamaika ale salbatu zituzten liburutegiko langileek, hala ere, sutearen lehen uneetan. Haien biziak arriskuan jarriz, leihoetatik ahal bezainbeste liburu eta dokumentu bota zituzten.

2014an ireki zuten berriz eraikina 18 urteko berreraiketaren ondoren, galdutako liburu guzti horien kaltea neurgaitza izan arren.

Esan ez gerrari eta kulturaren suntsiketari. Esan bai askatasunari eta liburutegiei, liburuak diren altxor horiek gordetzen dituzten tenpluei.