Sartu | Izena eman

Berriak

Liburuak azalagatik epaitzen: Leire Salaberria ilustratzailea

Liburuak ez omen dira azalagatik epaitu behar. Gezur galanta! Istorio onak liburu azal ederrez janzteak derrigorrezkoa izan behar luke. Eta, alderantziz, begien gozagarri diren ilustrazioek istoriorik gogobetegarrienak izan behar lituzkete ondoan. Leire Salaberria ilustratzailea aurkeztu nahi dizugu, horregatik. Zenbat dakizu berari buruz?

Zer dakizu...? Leire Bilbaori buruz

Zatoz gurekin Leire Bilbaori buruzko hamar gauza ikastera:

'Nire seme-alabek irakurtzea gorroto dute. Zer egin?'

Etengabe entzuten dugu gurasook seme-alaben eredu izan behar dugula irakurketari dagokionez, guk irakurtzen badugu, haiek ere irakurri nahi izango dutela, imitazio hutsagatik bada ere. Hori badakigu. Baina, batzuetan, ez da nahikoa. Are gehiago, gu oso zale izanik ere, baliteke gure seme-alabek irakurketa gorrotatzea. Egoera hori aldatzeko baliagarri izan daitezke ondoko gomendio eta ideiak:

'Seme maitea: greban gaude' liburua, Maiatzaren Lehenerako

Maiatzaren Lehena, Langileen Nazioarteko Eguna... Greba langileen historiari estu lotutako ekintza izan da. Baina, zer gertatzen da greba egitea erabakitzen dutenak zure gurasoak direnean?

Liburuaren egunean... ondo pasa orriak!

Begikoko lantalde osoak bihotza bete liburu opa dizkizu liburuaren egunean! Zorionak irakurle eta sortzaile orori.

Ezekiel Etxebarria Saria 'Jara' liburuarentzat

Ezekiel Etxebarria saria jaso du Jasone Osoro idazlearen Jara eleberriak, Ermuko Udal Liburutegian azken urteko euskarazko liburu irakurriena izateagatik.