Sartu | Izena eman

Joanes Urkixo

Txikitan irudimen bizi-bizia zuen, baita liburuzaletasun handia ere. Horregatik, hogei urtez euskara ikasi ondoren, liburuak idazteari ekin zion.

Joanes Urkixo Beitia Bilbon jaio zen 1955ean, nahiz eta Galdakaon hazitakoa izan. Euskal Filologian lizentziatua da eta bere bizitzan denetik apur bat egin izan du: atzerrian bizi, musika egin, filmak itzuli, zinema eta telebistarako gidoiak idatzi... Txikitan irudimen bizi-bizia zuen, baita liburuzaletasun handia ere. Horregatik, hogei urtez euskara ikasi ondoren, liburuak idazteari ekin zion. Honezkero hogei bat ditu argitaratuak, eta horietan gaztetxoei zuzenduriko gaiek leku nabarmena hartzen dute.