Sartu | Izena eman

Susan Hinton

Hamazazpi urterekin bere lehenengo eleberria plazaratu zuen: Errebeldeak. Hilabete gutxitan, bederatzi milioi ale baino gehiago saldu ziren AEBn.

Susan Hinton (Oklahoma, AEB) 1950ean jaio zen. Lehenengo ikasketak bere sorterriko ikastetxean burutu zituen eta nerabezaroan ekin zion idazteari. Hamazazpi urterekin bere lehenengo eleberria plazaratu zuen: Errebeldeak. Hilabete gutxitan, bederatzi milioi ale baino gehiago saldu ziren AEBn, eta eleberria hizkuntza anitzetara itzuli zen. Idazlearen bigarren lana, Kaleko legea (1968), lehenengoa bezain arrakastatsua izan zen.