Sartu | Izena eman

Azken berriak

Irakurtzeko soilik balio ez duten liburuak

Nork esan zuen liburuek irakurtzeko eta apalategia apaintzeko soilik balio zutela?

 

Liburu honekin magia trikimailuak egiten ikasiko duzu matematika erabiliz. Lagunak zure trikimailu berriekin txunditzeko prest?

Arte Begiko saileko liburuekin etxeko txikienek arteaz ikasi ahal izango dute, baita euren artelanak sortu ere!

Idazteko grina piztuko dizu liburu honek, inspirazio iturri izango dituzun kontakizun laburrekin.

Musikaren historian haurrentzako egin den sinfonia ederrenetako bat ezagutu ahal izango duzu Pello eta Otsoarekin.