Sartu | Izena eman

Azken berriak

Nobela erromantiko baten osagaiak

Sukaldaritza ez da osagai eta kantitate zehatzak behar-beharrezko dituen jardun bakarra. Gazte Literaturako nobela erromantiko on batek ere badu bere errezeta eta Begikon osagaiak zeintzuk izan daitezkeen ezin hobeto dakigu.

  • Erromantizismoa egon dadin ezinbestekoa da Amodioa, letra larriz. Bat-bateko maitemina, erakarpena edo bihozkada izan ohi da gertakari guztien ardatza.
  • Ezinbestekoak dira liluratuko zaituzten ezaugarriak dituzten pertsonaiak: ebakiondo bat dutenak, barre bereizgarridunak, mania bitxiren bat dutenak edo zaletasun bereziren bat dutenak. Ezaugarri bereizgarriak gehigarri dira gaur egun.
  • Amodioa egon behar da, baina azpijokoa, traizioa, emozioa, araoak eta drama baldin baditu, are hobe.
  • Subjektibotasun handia eta niaren indarra. Pertsonaien barne munduak garrantzia izaten du, haien sentimenduek, aldarteak eta pasiozko eroaldiek bezainbeste. Horien bidez gure emozioak ezagutzeko eta gure baitan sakontzeko bidea ematen digute.
  • Istorioa hunkigarria izan behar da, harrapatzen zaituena, erritmo geldiezina duena, zure bihotzaren taupadak bizkortuko dituena. Izozkiak urtzeko gai izan behar da eta irakurketatik harago biziak aurrera egiten duela ahatzarazteko indarra izan behar du, une batez bada ere.
  • Istorioak giro zehatz bat izan behar du, baina horrek ez du esan nahi antzinatean kokatu behar denik. Zientzia fikzioa eta fantasia sinesgarriak izan behar dira. Oporretako paradisuek hondartza usaina izan behar dute eta basoan egindako ibilaldiak bakea transmititu behar digu.

Dagoeneko baduzu osagaien berri: ausartuko zara orain bat kozinatzen? Ala nahiago duzu gonbidatua izan eta nobela dastatu? Bigarren aukera hautatu baduzu, hona hemen proposamen batzuk.