Azken berriak

Zer dakizu...? Jon Arretxeri buruz
13-06-2018
Zer dakizu...? Jon Arretxeri buruz
Zatoz gurekin Jon Arretxeri buruzko hamar gauza ikastera:
- Basaurin jaio zen, Bizkaian.
- Ikastea gustoko duela argi dago: lehenik, Euskal Filologia ikasi zuen, eta, egun, Euskal Filologian doktore da.
- Horrez gain, Gorputz Heziketa ikasi zuen, baita piano eta kantu ikasketak egin ere!
- Kantua ikasi zuela esan dugu, baina ikaste hutsarekin konformatu ez, eta opera abeslari ere bada Bilboko eta Iruñeko opera koruetan.
- Bidaiari amorratua da eta bere liburuetako asko (gehienak helduentzako idatziak) egindako bidaia eta bizitako esperientziei buruz idatzi ditu.
- Hain zuzen, Begikon topa ditzakezun Jon Arretxeren liburuak bidaietan inspiratuta daude eta kultura ezberdinen berri iturri dira.
- Bereziki deigarriak dira bizikleta gainean egin dituen bidaiak: Sahara zeharkatuz, Amazonian eta Brasilgo beste leku batzuetan, Turkiatik Iranera, Burkina Fason, Indian... Bere bidaiak hunkigarriak dira batzuetan, beste batzuetan arriskutsuak ere bai.
- Hala ere, basauriarrari kitzikagarrien iruditzen zaion generoa nobela beltza da. Gizartetik kanpo bizi diren pertsonaiak, krimena, drogak... ardatz dituzten fikzioak maite ditu. Asko idatzi du horrelakoei buruz.
- Badu, dena den, umorezko libururik...
- ...baita beldurrezkorik ere!
Liburu gomendatuak
Lotutako egileak