Sartu | Izena eman

Jon Arretxe

Euskal Filologian doktorea da, Heziketa Fisikoan lizentziatua, hizlari, idazle, kantari eta abenturazale nekaezina. Literaturari dagokionez, obra zabal eta mamitsua osatu du urte gutxian.

Jon Arretxe Basaurin jaio zen 1963an. Euskal Filologian doktorea da, Heziketa Fisikoan lizentziatua, hizlari, idazle, kantari eta abenturazale nekaezina. Literaturari dagokionez, obra zabal eta mamitsua osatu du urte gutxian.

Helduentzat idazten hasi bazen ere, 1997an eman zuen Haur Literaturarako jauzia. Gazteentzako hiru liburu idatzi ditu: Hakuna Matata, eta BEGIKO bilduma honetan argitaratutako Harresi Handirantz (sail laranja) eta Lurraren taupadak (gazte saila); bere bidaietan oinarritutako bi eleberri: Urrezko triangelua eta Oroituz; gazteen bizimoduan oinarritutako ipuin liburuen trilogia arrakastatsua: Ostegunak, Ostiralak eta Larunbatak; Manila konexioa detektibe-istorio umoretsua, baita munduan barrena bizi izandako pasadizo eta ikuskari hunkigarrienetakoak biltzen dituen Zazpi kolore kontakizun-bilduma ere. Idazlearen bidaien kronika dira, halaber, Tubabu, Tuparen seme-alabak, Ekialdeko mamuak eta Griot.

Gaur egun eleberri beltzaren alorrean dabil emankorren: Xahmaran, Tangerko Ametsak, 19 Kamera, 612 euro, Hutsaren Itzalak eta Arrutiren banda.