Sartu | Izena eman

Azken berriak

Zertarako balio dute aiton-amonek?

Bazenekien animalien artean aiton-amonak dituen espezie bakarra garela?

Gizakiak gara bizirauteko hezkuntza eta informazioa ezinbesteko ditugun bakarrak. Ezohikotasun hori bertute bihurtuko dugu, eta horregatik ekarriko ditugu gogora aiton-amonak izateak dakartzan onurak.

Beren aiton-amonekin harreman egonkorra duten bilobek lotura estu horren onurak jaso ohi dituzte, babestuta eta estimatuta sentitzen direlako. Alde biko harreman horrek beste belaunaldietako pertsonekin harreman osasuntsuak erakitzen eta depresiorako joera txikiagoa izaten laguntzen digu.

Aiton-amonak biloben zaintzale eta lagun-min bihurtu ohi dira.

Kultura askotan pertsonarik zaharrenak izan ohi ziren jakintsuenak, eta horregatik haiek izan ohi zuten bizitzarako eta aisiarako ezinbestekoak ziren istorio eta ipuinak kontatzeko betebeharra.

Aiton-amonek bilobei bizimodu eredu bat erakutsi ohi diete. Haien esperientzia kontatu ohi diete, lanean eta familiari emandako babesean oinarrituta.

Helduenek daukaten gauzarik preziatuena partekatu ohi dute bilobekin: haien denbora. Eta, gainera, aiton-amona gehienek haien alderik dibertigarri eta ludikoena erakutsi ohi dute bilobekin. Beste garai batean egiterik izan ez zutena, haiekin egiten saiatzen dira.

Ba al zenekien hori guztia? Gehiago ere ikasiko duzu aiton-amonei buruz, egun honetarako hautatu ditugun liburuotan: