Sartu | Izena eman

Berriak

Zorionak, irakasleok!

Joan den ikasturtea irakasleen lan zoragarri eta erraldoia txalotuz bukatu genuen. Eta hau...

Mila esker, itzultzaileok

Nolakoa izango litzateke Begiko Roald Dahl, Susan Hinton eta Michael Ende idazleen lanik gabe?

Ikasturte berria. Erronka berriak.

Ikasturteari energiaz beterik eta erronka berriekin ekin diogu. Iraila ez al da guztiontzat urte berritan gure buruari jarritako erronkak berrartzeko unea? Begikon ere baditugu gure helburuak, besteak beste komunitate ekoirakurlea osatzen jarraitzea.

Plastikozko poltsak, iraganeko hotsak

Plastikozko Poltsarik Gabeko Nazioarteko Eguna

LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

Familia askotan senide batzuk ikusezinak dira beren genero identitatea ezkutatu behar izaten dutelako. Antzera gertatzen zaie horietako askori eskolan. Beldurgarria, ezta?

Zein motatako irakurlea zara zu?

Mota guztietakoak topatuko dituzu bizitzan. Klase askotako izozkiak badira: hiru bola dituztenak, terrinakoak, marrubizkoak, gozokizkoak, izotzezkoak, makiladunak... Hainbat dira zapata motak ere: botak, sandaliak, kirola egiteko oinetakoak, takoidunak, lokarriz lotzen direnak... Koaderno edo kaierrak ere ez dira gutxi: uztaidunak, grapaz lotutakoak, josiak, laukidun orriak dituztenak, txikiak, handiak eta ertainak. Ba al zenekien baina ezin konta ahala irakurle mota badela? Ziurrenik guk proposatuko dizkizugunak baino askoz gehiago izango dira. Izan ere, pertsona bakoitzak baditu bere ohitura, zaletasun eta irakurtzeko moduak. Ba al dakizu zein motatakoa zaren zu? Guk lagunduko dizugu jakiten.