Berriak
25-05-2023
Friki bitxiak, eszentrikoak edo arraroak diren pertsonak eta gauzak izendatzeko erabili ohi den adjektiboa da. Zaletasun batzuekiko obsesioarekin ere lotu izan da: Star Wars, Eraztunen Jauna, Harry Potter eta manga dira horietako batzuk. Baina, ba al zara benetako frikia? Test honek emango dizu galdera horri erantzuna.
17-05-2023
Birziklatzen jarraitzeko 6 arrazoi
Tematuta gaude birziklatzearekin. Aurten ere Birziklapenaren Mundu Eguna ospatzen da, gizartea hondakinak behar bezala kudeatzearen garrantziaz ohartarazteko, klima aldaketa ekiditeko eta horrela ingurugiroa babesteko. Baina badira egunerokoan birziklatzeko arrazoi gehiago ere.
08-05-2023
Nobela erromantiko baten osagaiak
Sukaldaritza ez da osagai eta kantitate zehatzak behar-beharrezko dituen jardun bakarra. Gazte Literaturako nobela erromantiko on batek ere badu bere errezeta eta Begikon osagaiak zeintzuk izan daitezkeen ezin hobeto dakigu.
25-04-2023
Michael Ende idazleari buruz asko dakizula uste duzu?
Hona ziurrenik ezezagun zenituen bitxikeria batzuk:
20-04-2023
Liburuak oparitzean bete-betean asmatzeko gida
Liburu bat oparitzea erraza da, baina liburu egokia hautatzea ez da txantxetako kontua. Ziur inoiz Olentzerok eskatu ez zenuen liburua ekarri zizula, izebak zure whishlistean ez dagoen best seller hori oparitu zizula eta okerrago dena, ziur zuk zeuk inoiz benetan gustuko zenuen liburu hori oparitu zeniola zure aitagin-arrebari. Zuk, thriller eskandinaviarren zale porrokatua zaren horrek. Liburu-dendetara aldaketak egitera joan behar izatea ekiditeko ez dago hutsezinezko errezetarik, baina hona ideia batzuk.