Sartu | Izena eman

Berriak

Udaz gozatzeko 5 plantzar

Oraindik ez dakizu zer egingo duzun uda honetan? Begikon badugu denbora libre hori xahutzeko ideia bilduma. Adi honi:

Irakurleok harro

Irakurleak ez dira ia inoiz ere aspertzen edo bakarrik sentitzen, irakurtzea babesleku izateaz gain, lagunak egiteko eta jendea ezagutzeko leku paregabea baita. Egoera bat ere bada, izateko modu bat, errespeturako espazioa.

Uda tristea, irakurgairik gabea!

Libururik gabeko iraultza, gorringorik gabeko arrautza... Zatoz gurekin uda hankaz gora jartzera. Begikon badakigu udako irakurgai zerrenda urtebetetze bateko pastela bezalakoa dela. Hain zuzen, ezinbestekoa.

Ipuinak, poemak, antzerkia... nobelatik harago

Paul Éluard poetak idatzi eta Mulderrek X Espedientean errepikatu ohi zuen bezala, "Badira beste mundu batzuk, baina honetan bertan daude".

Irakurtzeko ohitura sortzen

Irakurtzeko ohitura ez da egun batetik sortzen, pazientzia eta ahalegin apur bat egitea ezinbestekoa da irakurzaletasuna sortzeko. Erraza da eguneroko betebeharrekin arreta galtzea. Hona aholku batzuk irakurketak bete-betean harrapa zaitzan.

Munstroak ipuinetan baino ez

Asmo txarrez egindako eta behin eta berriz errepikatutako jarrera oldarkor guztiak dira jazarpena. Bistako arrazoirik gabe, ikasle batek edo gehiagok beste ikasle batekiko edo batzuekiko izan ohi dute jarrera hau.