Sartu | Izena eman

Berriak

Gabonetako zozketa: istorioz beteriko opariak

Begikon uste dugu inori egin diezaizkiokezun oparirik onenak liburuak direla. Olentzerok ondo daki hori! Horregatik, guk oparitu nahi dizkizugu liburuak zuri. Parte hartu Begikoren gabonetako zozketan, eta irabazi zure adinari dagokion saileko hiru liburu eta opari sorpresa bat! Zeren zain zaude? Gabonetako arbolaren azpian topatuko dituzu zozketan parte hartzeko argibideak:

Ongi etorri Maialenen mundu txiki bezain handira!

Mundua zabal-zabala omen da. Baina badira munduan... mundu txikiagoak ere! Arretarik jarri ezean, oharkabean ihes egiten duten une, leku, istorioak.

'Maitasuna zailegia da' Xabiroi aldizkariaren urriko alean agertu da

Maitasuna zailegia da liburua Begikoren sorrerarekin batera argitaratu zen, iragan martxoan. Irakurketa Erraza zigilua daraman kontakizun grafikoaren oihartzuna pixkanaka handitu da ordutik. Oraingoan, Xabiroi komiki aldizkariaren urriko alean topatu ez dugu ba!

Saria ala ziria? Bi liburu misteriotsu, magiaz beteriko egunotarako

Hilen Eguna, Arimen Gaua, Halloween, Samhain, Magosto... Ospa itzazu guztiak, misterioz beteriko liburu birekin!

30 urte bete dituzulako... Zorionak, Matilda!

2018ko urriaren 1ean ospatzen du Matildak sortu zeneko hogeita hamargarren urteurrena. Eta, urteurrenarekin batera, urtebete iraungo duen ospakizuna hasiko da!