Sartu | Izena eman

Berriak

Begiko Bartzelonako Liber azokan

Azoka honetarako aukeratu ditugun liburuak.

Begikoren iraileko irakurketa erronka

Abuztua bere azken hatsean da. Irailak udako azken egunak dakartza, ikasturte berria, beste hasiera bat. Baina, batez ere, irakurtzeko une ezin aproposagoa da iraila! Ikasturtea hasiera ez da gogorregia izaten, tenperatura jasangarriagoa izaten hasiko da, baina eguzkiak ordu luzetan dirau oraindik zeruan. Batuko zara iraileko irakurketa erronkara? Une ezin ederragoak irakurriko dituzu.

Haurrek udan irakurtzeari ez uzteko hamar gomendio

Haur eta gazteak irakurzaletzea ez da lan erraza izaten beti. Irakurtzeko ahalegin bat egin beharra dago. Batez ere, irakurtzen ikasten ari garenean edota irakurtzeko ohiturarik ez dugunean. Argi dago ahalegin horren saria ez dela nolanahikoa, baina ez gara guztiok maila berean ahalegin bat egiteko prest egoten eta ez dugu denok frustrazioari aurre egiteko gaitasun bera. Hala ere, lortu duzu zure seme-alabek irakurtzea. Zorionak! Ordea, uda heldu da eta, harekin batera, ohitura aldaketak. Liburua bazterrean uztea ekiditeko gomendio batzuk proposatu nahi dizkizugu:

Ez bakarrik utzi; hark ez luke sekula egingo!

Hona hemen udan irakurtzeko aukeratu ditugun liburuak.

Zer dakizu...? Jon Arretxeri buruz

Zatoz gurekin Jon Arretxeri buruzko hamar gauza ikastera:

Aixe Getxo! saria jaso du Joseba Santxok, literaturan egindako ibilbideagatik

Joseba Santxoren literatur ibilbideari Aixe Getxo! Getxoko Kultura Saria eman diote iragan maiatzaren 24an. Santxo, Begikoko idazle ez ezik, Zubia-Santillanako eta Begikoko editore nahiz zuzendari ere bada. Hori dela eta, bere literatur ibilbide oparoa ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu: bertsolaritzan (bertsolari, bertso-paperen idazle, gai-jartzaile, epaile… lanetan), hitz lauzko literaturan, itzulpengintzan eta edizioan aritu baita, literaturari dagokionez. Ahaztu gabe, oro har, euskarari eta kulturari lotutako beste hamaika jardunetan ere lan egin duela.