Sartu | Izena eman

Berriak

Ondo pasa #LiburuarenEguna!

Egun berezi hau zurekin irakurleon manifestua elkarbanatuz ospatu nahi dugu.

Andrés Guerrero SM sarietan irabazle

Andrés Guerrero idazlea, Maitasuna zailegia da album ilustratuaren egilea, SM sarietan irabazle hautatu dute aurten, bere Blanco de Tigre liburuagatik

Liburuen hilabetea

Apirila ez da sekula izan hilabete samurra gure arbasoentzat. Euria dela, egunak lau urtaro dituela, hotza, gosea... Lurra oraindik ez da erabat esnatu eta eguraldia erotu dela dirudi. Guk ez dakigu hori zer den, baina badakigu zein gozo egoten den aterpean, liburu bat eskuetan, kanpoan sekulako zaparrada dagoenean. Eta eguzkia atera dela? Bada, irakurtzen dugu kalean! Guk beti badugu aitzakiaren bat edo beste liburu on bat irakurtzeko.

Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna 2019

Berehalakotasunaren beharra uneoro sentitzen dugu bizi garen garaiotan. Lewis Carroll Alizia Lurralde Miresgarrian liburuaren idazlea denboraren zentzuarekin kezkatuta zegoen. Untxi txuriak bere erlojuari etengabe begiratzen zion eta behin eta berriz esaldi bera errepikatzen zuen: “Ene bada, berandu helduko naiz!”. Helduek haurrei inposatu ohi dieten antsietatea, jarrera paranoikoa eta gehiegizko eskakizunak islatzen zituen.

Bilboko Fernando Zentroan izan da Toti Martinez de Lezea

Toti Martinez de Lezea Heriotza harrigarria liburua aitzaki hartuta Bilboko Fernando Zentroan izan da, etorkizunean ile-apaintzaile izango diren ikasleekin.

Zer dakizu... Toti Martínez de Lezeari buruz?

Ba al dakizkizu Toti Martinez de Lezeari buruzko hamar gauza hauek? Has gaitezen!